
Larunbatean, 17:00etatik aurrera, Miarritzeko Jai Alai pilotalekuan izango da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako hurrengo saioa, finalaurrekoen lehenengo itzuliko azken saioa dena. Bertan jakingo da zeintzuk izango diren finalaurrekoetako bigarren itzulian kantatuko duten bertsolariak.
Egun horretan, sei bertsolari hauek igoko dira oholtzara: Andoni Rekondo Izagirre, Julio Soto Ezkurdia, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Oier Etxeberria Zubimendi eta Sustrai Colina Acordarrenteria.
Ezin baduzue bertaratu, Bertsoa.eus-en, ETB 2 ON katean eta ETB ON plataforman bitartez ere zuzenean jarraitzeko aukera egongo da.



