
Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko eragileekin batera abian jarritako JOSI (Bizkaia eta Euskerea) egitasmoaren barruan, Euskaltzaindiak eta Bizkaiko Bertsozale Elkarteak oso lehiaketa berezia antolatu dute.
Parte-hartzaileek Euskaltzaindiaren Hiztegiaren azken eguneraketan onartutako sarrera berriak erabili beharko dituzte bertso-sortetan. Horrela, lehiaketak euskarazko sorkuntza eta hiztegiaren erabilera uztartuko ditu. Lehiaketak bi adin-kategoria izango ditu, eta saridunak Durangoko Azokan jakinaraziko dituzte.
Parte hartzeko baldintzak honako hauek dira: Bertsolariak bi kategoriatan arituko dira (20 urtetik behera eta adin horretatik gora); Gehienez ere, 9 puntuko 3 bertso idatzi beharko dira aurkeztutako sorta bakoitzean; Euskaltzaindiaren Hiztegiaren azken eguneraketan onartu diren sarrera berriak erabili beharko dira (gutxienez, 5); Parte-hartzaileek azaroan jardungo dute lan horretan eta, batik bat, bertso-sortaren kalitatea eta Euskaltzaindiaren Hiztegiaren erabilera neurtuko dute epaileek.
Lehiaketaren gaineko informazio gehiago, hemen.



