
Euskaltzaindiak Mintzola egitasmoaren bitartez Ahots Baten sormen-egonaldia antolatu du berriz, Arantzako Aterpean (Nafarroa) abenduaren 26tik 30era. Izena emateko epea abenduaren 4an bukatuko da.
Bertan parte hartuko duten gazteek bertsolaritza, literatura, kontalaritza, kantagintza eta antzerkia landuko dituzte, besteak beste. Horretarako hainbat tailer eta emanaldi antolatuko dira aditu hauen laguntzarekin: Olaia Aguayo aktorea, Maruxak musika taldeko kideak, Maite Caballero ilustratzailea, Harkaitz Cano idazlea eta Miren Amuriza eta Ekhiñe Zapiain bertsolariak.
Jakingarri guztiak Euskaltzaindiak ditu.



