
Azaroaren 17tik 21era, Tartalo jaialdiaren laugarren edizioa egingo da Gasteizen. Ekimenak fantasiari lotutako ikerketa, dibulgazio eta sorkuntza artistikoa bilduko ditu.
Egun hauetan kontu fantasiazkoak “literaturan, zineman, arte bisualetan, musikan, diseinuan, historian, filosofian eta herri-kulturan dituen adierazpen anitzetan interesa duten espezialista, artista, ikertzaile eta publiko orokorraren topagune bilakatuko du Gasteiz berriro ere.”
Inaugurazio ofiziala azaroaren 18an izango da Artium Museoan, eta bertan izango dira J.J. Benítez idazlea eta Jim Casey, David Higgins y P.J. Matthews ikerlari ezagunak. Egun horretan bertan ere izango da Brujas y brujería mahai-ingurua, Toti Martínez de Lezea, Gorka Hermosa eta Eneko Zabalaren parte-hartzearekin.
Aurtengo edizioan nazioarteko adituen presentzia nabarmena izango da: Janina Ramirez, Erresuma Batuko kultura dibulgatzaile garrantzitsuenetariko bat; Bristoleko Unibertsitateko Richard Buxton klasizista; literatura fantastikoaren, mitoaren eta egungo kulturaren ikerketan erreferenteak diren Jim Casey, David Higgins eta P.J. Mathews; eta Jon Juaristi idazle, saiakeragile eta akademikoa.
Imaginario fantastikoen aldeko ibilbide handia duen Tomás Hijok 2026 Tartalo Saria jasoko du. Bere lana ezinbestekoa izan da J.R.R. Tolkienen eta fantasiazkoari lotutako beste hainbat tradizioen ondarea publiko orokorrari heltzeko orduan.
Tartalo jaialdiaren egitaraua ikusteko egin klik hemen.



