BESTELAKOAK

“Irudimena” lehiaketa, soinuak, letrak eta irudiak

Euskal Kultur Erakundeak eta Azkue Fundazioak Irudimena lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu dute lankidetzan. Aurreko bi edizioetan partaideek argazki batzuetan oinarritu behar zituzten euren testuak; aurten, berriz, antolatzaileek proposaturiko soinu bat izango dute ardatz.

Soinuok eskuragarri daude soinumapa.net webgunean, eta hortik abiatuta, partaideek hiru aukera izango dituzte: soinu berri bat sortzea (musika, kantua, zarata, nahasketa…); euskarazko testu bat ontzea (poesia, narrazioa, bertsoak…); eta, azkenik, irudi berri bat egitea (argazkia, marrazkia, margolana…). Lehiaketa abian da maiatzaren 15a bitarte.

Soinuek gehienez hiru minutu iraungo dute eta .mp3 formatuan aurkeztu beharko dira; testuak, berriz, gutxienez 750 karaktere eta gehienez 2.500, eta formatua numerikoa izango da (testua, word, PDF, Open Office…); amaitzeko, irudiek 600×600 pixeleko neurria izango dute, eta formatua hemen ere numerikoa izango da, alegia, .jpg, .gif, .tiff, .psd, eta abar.

Parte-hartzaileak bere sorkuntza helaraziko die antolatzaileei www.irudimena.com web orrian dagoen inprimakiaren bidez edo mezu bat bidaliz info@irudimena.com  helbidera.

Sariei dagokienez, atal bakoitzean (soinu, testu eta irudia) hiru sari izango dira: lehenengoak 300 euroko erosketa bonoa jasoko du kultur dena batean gastatzeko; bigarrenak, 200 eurokoa, eta hirugarrenak 100 eurokoa.

Lehiaketarekin loturiko xehetasun guztiak eke.org webgunean jasoak daude.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button