BESTELAKOAK

“Settimana Basca!” egingo da Erroman

Erromako Asociazione Culturale Euskara elkarteak eta UPTER Unibertsitateko Euskara Sailak Settimana Basca jaialdiaren edizio berria ondu dute Italiako hiriburuan, abenduaren 3tik 7ra arte.

Abenduaren 3an, hain zuzen, Euskararen Nazioarteko egunean hasiko dira ekitaldiak Gartxot animaziozko filmaren emanaldiarekin.

Abenduaren 4an, halaber, Harkaitz Canok Filo d’erba (Belarraren Ahoa) liburua aurkeztuko du. 5ean, Jon Maia bertsolariak zuzendutako Gazta Zati Bat dokumentala proiektatuko da, eta 6an, berriz, pintxoekin osatutako gastronomia dastaketa izango da.

Azkenik, abenduaren 7an, Joseba Tapia eta Luis Fernandez musikarien kontzertua izango da.

Informazio guztia: euskalkultura.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button