BESTELAKOAK

Euskal kulturgintzari buruzko zikloa, Bergaran

Gaur, urtarrilak 25, arratsaldeko 19:00etan, eta kulturgintza ardatz harturik, mahai-inguru bat antolatu da Bergarako Jarduneko gune berrian. Kultur politika, merkatua, komunikabideak eta transmisioa gaiak landuko dira. Honekin loturik, igandean beste ekitaldi bat antolatu da.

Gaurko mahai inguruan Gotzon Barandiaran, Leire Palacios eta Anarik parte hartuko dute. Gotzon Barandiaran idazlea izateaz gain, hainbat proiektutan jarduten du eta ekintzaile amorratua da. Anari kantari eta musikariak ez du aurkezpenik behar. Mahai-inguruko moderatzaile Leire Palacios arituko da.  Bera ere Bilboko Azkuna Zentroan euskal kulturako sortzaile zenbait biltzen dituen Meatzaleak: Ilunpetik argitara izenburupeko jardunaldietako kudeatzailea da.

Diogun bezala zikloak jarraipena izango du urtarrilaren 29an, Zabalotegi aretoan. Egun horretan Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezek Baga Biga Higa: euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena” hitzaldia egingo dute. Multimedia formatuko baliabideak erabiliz eta zuzenean emaniko kantuen bidez euskal musikaren historiaren gaineko begirada eskaini nahi zaio ikasleari, 60. hamarkadaren aurreko garaietatik hasi eta gaur egunera artekoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button