BESTELAKOAK

Makala, Morau ta Beñardo, Tapia eta Neighbor, Zarautzen

Makala Jazz Funk Band taldeak Zarauzko Iñurritza auzoan joko du bihar, ekainak 20, Yubio jatetxearen atarian; kontzertua amaitu eta gero, Makala diskoak ipintzen arituko da. Makala funk bandak bost kantuko Passion Fruit EPan jasotako kantuak aurkeztuko ditu, besteak beste.

Auzo berean, beste bi hitzordu interesgarri izango dira: uztailaren 4an, Morau ta Beñardo eta Pariak Bai zarauztarrak; eta, azkenik, uztailaren 18an, Joseba Tapia eta Neighbor.

Joseba Tapiak Tximela Kapitainaren Izarrak lana aurkeztuko du, Tapiaren hitzetan, “sei zaineko gitarra batek lagundu dit idatzia kantu bihurtzen. Gitarra jotzeko modua antzinakoa da. Estiloa ezaguna egingo zaizue. Kantaera ere bai”. Diskoa ondoko musikariekin grabatu du: Luis Fernandez (biolontxeloa) eta Jexux Aranburu (organoa).

Neighbor bikoteak bestalde, iaz argitaratu zuen lehenbiziko lana, Ura patrikan, eta makina bat laudorio jaso ditu. Maite Larburu eta Josh Cheatham dira taldeko partaideak, eta ahotsa eta gitarraren bidez kantu sorta ederra eskaintzen dute, non folk, blues, jazz edota Brasilgo musika entzun ahal den.

Kontzertuok Kalegorrian lelopean egingo dira, oraintsu Urretxun egin den legez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button