BESTELAKOAK

“Iparraldea bertan!” zikloa, martxoaren 5etik aurrera

Martxoaren 5ean hasi eta hilabetez, Ipar Euskal Herria eta bere kultura ezagutzeko Iparraldea bertan! zikloa aren hamahirugarren edizioa egingo da Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Guztia lau ekitaldi eta erakusketa bat izango dira.

Erakusketa horren harira, Hitz-enea izango du izena, eta etxeen izenak izan ditu ardatz; gaur, otsailak 27, inauguratuko da, eta hilabetez izango da ikusgai. Inaugurazio-ekitaldian, gainera, Sustrai Colina izango da bertsotan. Antolatzaileen arabera, “etxeen izenak ikusiz, Iparraldea hobeki dastatzeko parada ematen du”.

Kontzertuei dagokienez,  hiru zita interesgarri izango dira: Maddi Oihenart eta Jérémie Garat txelo-jotzailea, martxoaren 5ean; Beñat Achiary eta Philippe Ezcurra, martxoaren 19an; eta, amaitzeko, Nahia Zubeldia eta Manu Matthys, martxoaren 26an.

Hitzaldi bat ere bildu da egitarauan, martxoaren 12an, Eneko Bidegain idazle eta unibertsitateko irakaslearen eskutik: I. Mundu Gerrari uko egin zioten Ipar Euskal Herriko gizon intsumiso eta desertoreen nondik norakoak jorratuko ditu. “Gertakari erdiragarri hura izan zen Frantzia nazio gisa eraikitzeko prozesuaren azken urratsa, eta sekulako eragina izan zuen Ipar Euskal Herriko euskaldunek beren burua frantses sentitzean, frantsesik ia batere ez bazekiten ere”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button