MUSIKA

“Uda, emadazu musika”

Titulu horrekin abiatuko da 85. Donostiako Musika Hamabostaldia. Bertan 80 hitzordu antolatu dira musikaz eta dantzaz gozatzeko, eta hala, abuztuaren 1etik 30era bitartean, publiko guztientzako musika eta dantza hiriko areto, kultur gune eta beste leku askotara iritsiko da.

Aurtengo Hamabostaldiaren eskaintza gauzatuko da ohiko kontzertu-zikloetan banatuta: Kursaal Auditorioa, Victoria Eugenia Antzokia, Ganbera, Antzinakoa, Garaikidea, Interprete Gazteak, Tabakalera Dantzan, Musika Aitzaki, etab. Horiei, gainera, Organo Erromantikoaren Nazioarteko Ikastaroa gehitu behar zaie, aurten 40. edizioa izango duena.

Programazioak Bidaiak eta exotismoa ildo tematikoak landuko ditu, eta gai hori Bizet-en Carmen operan, Saint-Saëns-en Kontzertu egipziarra lanean eta beste hainbat obra sinfonikoetan agertuko da.
Musika koralaren presentzia ere nabarmena izango da aurtengo programazioan. Bertako abesbatzak izango dira, baina baita atzerrikoak ere, Bach Collegium Japan edo Cappella Mariana formazio txekiarra adibidez.

Ohi den bezala, ekoizpen propioaren aldeko apustua agertuko da beste behin, eta hainbat estreinaldi proposatuko ditu, tartean, Carmen operaren bertsio berri bat, Egia ala geRuza haurrentzako opera, dantza garaikidearen esparruko sorkuntza-egonaldi berri bat eta enkarguzko bi musika pieza.

Lan horiez gain makina bat gonbidatu izango dira ekimenean, tartean, Abraham Cupeiro musikari galiziarra, Eñaut Elorrieta, Oreka TX edota Agus Barandiaran. Gainera, Eduardo Chillida eta Nestor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrena gogoan izango du aurtengo Musika Hamabostaldiak.

Dantza ez da faltako Käfig Konpainiaren Folia ikuskizunarekin, Ursula Lópezen flamenkoarekin, Tabakalera Dantzan zikloaren dantza garaikidearen eskaintzarekin eta baita Musika Aitzaki zikloak hartuko dituen beste hainbat dantza-hitzordurekin.

Datu guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button