MUSIKA

Nafarroako rockari buruzko erakusketa

Nafarroako Artxiboak XX. mendeko Nafarroako rockari buruzko Rockanrolari. Rock navarro del siglo XX erakusketa abiatu du, eta urriaren 27ra arte egongo da ikusgai. Argazkiak, biniloak, grabazioak eta lokal baten birsorkuntza birtualak osatzen dute erakusketa.

Nafarroan rock musika hirurogeiko hamarkadaren hasieran garatu zen, eta mendearen azken bi hamarkadetan punturik gorenera heldu zen. Izan ere, Nafarroako rockaren aberastasun eta barietate estilistikoak izan zuen oihartzun zabalak bertako mugak gainditu zituen, eta arrakasta masiboa izan zuen agertoki garrantzitsuenetako batzuetan.

Erakusten diren elementu asko egindako dohaintzetatik datoz, adibidez, Gor bezalako ekoiztetxeetatik. Disko eta kartel asko ere Nafarroako Liburutegikoak dira, eta Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboak ere lagundu egin du.

Erakusketaren harira, irailean eta urrian makina bat jarduera antolatu dira: mahai-inguruak eta proiekzio ziklo bat. Rock musikari buruzko dokumentalak proiektatuko dira berrogei urte hauetako eszenetan erabakigarriak izan ziren zenbait talde eta mugimenduren inguruan.
Jarduera horiek guztiak Nafarroako Errege Artxibategi Orokorreko ekitaldi-aretoan izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button