
Gidoik emakume gidoigileei zuzendutako gidoi-lehiaketaren hirugarren edizioa abiatu du FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoarekin lankidetzan. Lehiaketak beldurrezko generoko gidoiak izango ditu ardatz eta emakumezkoen talentua ikusaraztea eta laguntzea helburua du. Lehiaketara lanak aurkezteko epea apirilaren 13an amaituko da.
Deialdiak fikziozko gidoi argitaragabeak, fantasiazko edo beldurrezko generokoak (euskaraz edo gaztelaniaz) onartuko ditu.
Parte-hartzaileak Euskadin jaiotako edo erroldatutako (gutxienez urtebete) adin nagusiko emakumeak izango dira, eta sei finalista aukeratuko dira (modalitate bakoitzeko hiru), eta Bilboko FANTeko pase guztietarako abonu osoa izango dute.
Gidoi onenaren bi sari emango dira, Euskadikoa (600 €) eta estatukoa (300 €).
Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.



