
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Italia Txiki Elkarteak antolatutako Mosaico Italiano zikloaren azken filma izango da gaur.
Aurreko edizioetan bezala, Mosaico Italianok film italiarren zenbait proiekzio aurkeztu ditu, “Italiak azken mendean izan dituen aldaketei buruzko gogoeta egiteko, bere zinematografiaren bidez”.
Zikloa 2025eko urrian hasi zen, Pietro Germi zuzendariaren Il ferroviere piezarekin. Hilabete hauetan guztietan izan diren emanaldien ostean, gaur, hilak 13, Claudio Caligari zuzendariaren Non essere cattivo ( 2016) filma proiektatuko da. “90eko hamarkadako Erromako auzo pobreetan Vittorio eta Cesare lagun banaezinak bizi dira. Muga-mugan bizi dira, drogen, pobreziaren eta etsipenaren munduan harrapatuta. Vittoriok esperientzia traumatiko baten ondoren aldatzea erabakitzen duenean, Cesare beste bide batetik eramaten saiatzen da. Hala ere, ez da erraza iragana ahaztea, eta periferiako bizitzak ez du irtenbide handirik eskaintzen. Erredentzioaren, leialtasun urraezinaren eta aldaketaren mugen aldeko borrokari buruzko istorio gordina, hunkigarria eta sakonki humanoa da”.
Zikloaren nondik norakoak, hemen.



