
Guztira, 28 kontzertu eta 14 kalejira programatu dira maiatzean, ekainean eta uztailean, Bilboko auzoetan. Programaren helburua hainbat estilotako banden musika publikoari hurbiltzea da, doan eta espazio publikoan. Era berean, zuzeneko musikarekiko zaletasuna sustatu nahi da, eta musika-taldeei beren lana jendaurrean erakusteko aukera eman nahi zaie.
MusikAuzok dakarren programazioa larunbat honetan, hilaren 16an, hasiko da, 21:30ean, Txurdinagan, Dantzatzeko Prest taldearen eskutik. Talde honek “estilo ezberdinetako egungo musika interpretatzen du, publiko guztientzako animazio, dantza eta koreografia parte-hartzaileekin”.
Uztailaren 5era arte makina bat taldek eskainiko dituzte kontzertuak, tartean honako hauek: Gove, The Blues Morning Singers, Lagartijas Al Sol, Satelites, Revival Trio, Café Blues, Jazz Ta Bien, Roda De Samba, Uxue Kerejeta, Sueder, 1,2,3… Diskofesta, Mi Buenaventura, J.P.K., La Basu, Masiompa, Panpotx Kultur Elkartea, Somak, Babelian, Bilboko Udal Txistulari Banda + Anduriña Zurutuza, Ultraligeros, Naste Borraste, The Laars, Ibai Garcia Blues Project, Eidabe, Maialen Ibarra, ADH eta Duo Sua.
Kalejira dezente egingo dira auzoetan, maiatzaren 10,15, 22, 23, 24 eta 29an eta ekainaren 6, 20, 23, 26 eta 29an, honako musika banda hauekin: Gazteleku fanfarrea, Orkestra, Udal Txistulari Banda, Dunbots, Sugarri, Fanfarre Guretzat, Radiowave Little Brass eta Bihotz Alai Folklore Taldea.
Non, noiz eta zer jakiteko: Musikauzo.



