MUSIKA

VillaSoundBilbaok hainbat talde saritu ditu

Mostaza Karizia (Gipuzkoa), Gar (Bizkaia), Neiffer (Bizkaia), Izena (Bizkaia), Haritz Olaeta (Bizkaia) eta Fría Jane (Nafarroa) dira VI VSB-ko mentoring pertsonalizatuko faserako aukeratu diren sei taldeak. Haietatik, epaimahaiak Mostaza Karizia aukeratu du VSB TOUR 26 egiteko: lau kontzertu Estatuko hiri banatan.

Hautatutako 12 banda eta bakarlariekin mentoring kolektiboko lehenbiziko saioa apirilean egin ondoren, epaimahaiak orain 6 artista aukeratu ditu, mentoring pertsonalizatuko saio bat jasotzeko, Mikel Amundarainen eskutik, bai eta ekoizpen-saio bat ere, Urtzi Izaren eskutik.

VillaSoundBilbaok beste sari batzuk banatu ditu parte hartu duten talde eta bakarlarien artean. Saridunak Bilborocken, larunbatean (maiatzak 2), egin zen kontzertuan iragarri ziren. Kontzertu hartan Supercremalleras taldeak (VillaSoundBilbao-ren bigarren edizioko parte-hartzaileetako batek) emanaldia eskaini zuen.
Sariok hauexek izan ziren: Aste Nagusia saria: Izena; BIME Live saria: Mostaza Karizia; Musika Bulegoa saria: Gar; SGAE Fundazioaren saria: Haritz Olaeta; Bideo Klippa saria: June Miau (aipamen berezia: LazyKidd).

Show More

Related Articles

Back to top button