BERTSOTAN

“Udaberriko Bertso Saioak” ekimena larunbatean abiatuko da

Bilboko Udalak, Santutxuko Bertso Eskolarekin batera, Udaberriko Bertso Saioak ekimenaren 42. edizioa antolatu du hil honetan: maiatzaren 9, 15, 23 eta 30ean.

Aurten 14 bertsolarik hartuko dute parte. Bertsolari zaharrena Unai Iturriaga da (Durango, 1974), 20 urte baino gehiago daramatza Santutxun parte hartzen, eta gazteena, berriz, Haira Aizpurua (Sara, 2006), aurten lehen aldiz joaten dena. Besteak Oihana Bartra, Aissa Intxausti, Nerea Ibarzabal, Jone Uria, Aitor Etxebarriazarraga, Onintza Enbeita, Txaber Altube, Ibaia Amillategi, Unai Mendiburu, Amets Arzallus, Aitor Servier eta Maddi Ane Txoperena izango dira.

Saioez gain, ohiko bertso-poteoa egingo da maiatzaren 15ean, 20:00etan hasita, Amets Arzallus eta Unai Iturriagarekin.

Lehen hitzordua larunbatean izango da, hilak 9. Egun horretan, Santutxuko Karmelo Plazan, Oihana Bartra, Onintza Enbeita, Txaber Altube eta Aitor Servier bilduko dira, 13:00etatik aurrera.

Saio guztien gaineko xehetasunak, hemen.

Show More

Related Articles

Back to top button