BERTSOTAN

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa aurrera doa

Aurtengoan lau kanporaketa jokatuko dira: apirilak 27, Bilbon, apirilak 29, Durangon, Kurutziaga ikastolan; maiatzak 4, Muxikan, Ariatzako eskolan; eta maiatzak 6, Igorren, Lasarte aretoan. Saio bakoitzean 9-10 gaztek parte hartuko dute, eta finala Aulestin izango da maiatzaren 30ean. Bat-bateko txapelketan izen emateak gora egin du, eta 39 gaztek parte hartuko aurtengo edizioan.

Lehengo saioan Amaiur Betanzos bilbotarrak lortu du finalerako txartela. Iradi Barrenetxeak irabazi du Bizkaiko eskolarteko bigarren kanporaketa eta Eider Fernandezek Bizkaiko eskolarteko hirugarren kanporaketa irabazi du.

Bizkaiko Eskolarteko laugarren, eta azken, kanporaketa maiatzaren 6an izango da Igorreko Lasarte aretoan, 17:00etan. Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta gainontzeko lau bertsolariak puntuazioaren arabera. Biharko saioaren ostean jakingo da maiatzaren 30ean Aulestiko frontoian arituko den zortzikotea.

Show More

Related Articles

Back to top button