ESZENA

Harresietako Jaialdia, Iruñean

Abuztuaren 4tik 22ra, Harresietako Jaialdiaren beste edizio batek Ziudadelako barrutia eta harresien ingurua dantzarako, musikarako, zirkurako eta antzerkirako agertoki natural bihurtuko ditu. Jaialdia lau programaz osatuta dago: Bost Punta, Iruña Ilunabarrean, Dantza zoroan eta Zoroen gaua.

Aipagarria da Iruñeko Ziudadelan, abuztuaren 4tik 20ra, kaleko arte eta zirku ikuskizunak, dantza eta akrobaziak bilduko dituen Bost Punta Jaialdia. Abuztuaren 4n abiatuko da ekimen ADM konpainiak egingo duen 1er Km izeneko piezarekin.

Capicua konpainia, Asvin & Pia konpainia, Alas Circo konpainia, La Côte Folle konpainia, Barreto y La Victoria konpainia, Zirika Zirkus konpainia, Totapedra konpainia eta Bivouac konpainia arituko dira ekimen horren barruan.

Hemen duzue Harresietako Jaialdiaren gaineko xehetasun guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button