IKUS-ENTZUN

NIFF jaialdia, Iruñean

Nafarroako Nazioarteko Zinemaldia (NIFF) irailaren 7tik 11ra bitartean egiten ari da Iruñeko Iturramako Civivox egoitzan. Jaialdiak XXI. mendeko krisiak izango ditu ardatz, eta gai hori aztertzeko 65 film labur pantailaratuko dira. Industria topaketak ere antolatu dira.

Jaialdia hainbat sailetan garatuko da, eta hala, Espainiako Sail Ofizialean 38 film labur lehiatuko dira, eta Nazioarteko Sail Ofizialean, Europa, Amerika, Asia eta Ekialde Hurbileko 11 film labur lehiatuko dira. Gainera, New Generation eta CortoJoven sailek sortzaile berriek obrak bilduko dituzte.

Bihar, irailaren 11n, amaiera-galan, 20 sari banatuko dituzte, tartean  Carlos Saura zinemagileari emango zaion Ohorezko Saria izandako ibilbide eta ondare zinematografiko osoa omentzeko. Haren oroimenez, Anna Saura bere alabak zuzendutako Carlos Saura: Ese niño de la fotografía dokumentala estreinatuko dute. Gainera, Kinótiko komunikabideak Komunikazio Saria jasoko du, Itziar García Zubiri ekoizleak Gente Maja saria, eta Alauda Ruiz de Azúaren Los domingos filmak Gizarte Baloreen Saria.

Diogun moduan, proiekzioez gain, NIFF Industry Hall sailean hiru mahai-inguru antolatu dituzte gaur arte. Bertan, “gaur egungo krisi eta erronkak aztertuko dituzte hainbat adituk: prekarietatea eta etorkizuna, irudien saturazioa eta ikusle kritikoen formakuntza, eta etorkizuneko sortzaileen erronka profesionalak ziurgabetasun garaiotan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button