IKUS-ENTZUN

Plentzian udako zinema programatu da

Uda honetan, Plentzian gozatu ahal izango duzue zinemaz aire zabalean, euskarazko filmekin. Uztailaren 3an abiatu zen ekimena gaztelerazko El 47 saioarekin. Uztailaren 10an, Kayara, Inka Gerraria film ikusgarria pantailaratu zuten.

Bihar, uztailak 24, Jone, batzuetan filma izango da protagonista. Sara Fantova zuzendariak EITBren Egile Berriak saria jaso zuen 2025eko Zinemaldian, eta Malagako Zinemaldian ere saritu zuten lana. Olaia Aguayo, Josean Bengoetxea eta Ainhoa Artetxe aktoreak aritzen dira bertan, eta Bilboko Aste Nagusian girotuta dago. “Bilbo, abuztua. Jone (20) aitarekin eta Marta ahizpa txikiarekin bizi da. Aitak lana utzi behar izan du bere parkinsonaren ondorioengatik. Aldi berean, Bilboko Aste Nagusiko jaiak hasten dira, eta Jone lehen aldiz maiteminduko da orduan. Uda horretan, Olgarekin –maite duen neskarekin– bizi duen hilezkortasun-sentsazioaren eta aitaren gaixotasunaren ondorioz bakarrik geratzeko beldurraren artean biziko da Jone”.

Hilaren 31n, azken saioa izango da: Central Parkeko Heroiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button