
Gasteizeko auzoak kaleko ikuskizunez bete dira hil honetan Kultura Plazara! ekimenari esker, baina uztailaren 30ean ekimen hori amaituko egingo da.
Uztaileko astearte eta ostegunetan denetarik izan da: txotxongiloak, dantza, magia, clownak, zirkua, antzerkia…
Bihar, hilak 30, Jimena Cavalletti konpainia valentziarrak eta bere B.O.B.A.S. lanak amaieran emango diote programari. Paseo de la Música (19:30ean) testurik gabeko antzezlan honen plaza izango izango da. Bertan, ehorzketa-zeremoniak antolatzen dituen musika-talde apal batek ezbeharra izango du, apaiza eta hildakoa ez direlako iristen. Horrek itxaronaldi deseroso eta tamalgarria sortuko du familiarekin eta lagunekin batera
Ekimenaren gaineko xehetasunak: Kultura Plazara!



