MUSIKA

Abuztuan, Zarautzeko Musikaldia

Abuztuaren 6, 13, 20 eta 27an, Zarautzen, musika klasikoaz gozatzeko aukera eskaintzen duen 38. Udako Musikaldia egingo da. Betiko legez, estilo eta jatorri askotariko artistak izango dira aurtengo emanaldietan.

Lehen egunean, abuztuaren 6an, ganbera kontzertua izango da Julian Kainrath (biolina) eta Anton Gerzenberg (pianoa) musikariekin. “Hilabete gutxiren aldearekin biolinerako konposatutako errepertorioko bi lan paregabe aurkeztuko ditu Julian Kainrath-ek, Anton Gerzenberg piano-jotzaile bikainarekin batera”.

Abuztuaren 13an, Marta Ramírez García-Minak (biolin barrokoa), Marina Cabello del Castillok (biola da gamba) eta Eloy Orzaiz Galarzak (klabea) osatzen duten Vivalma taldeak errepertorio barroko instrumentalaren inguruko kontzertua eskainiko du.

Abuztuaren 22an, Expressio Duo taldearen txanda izango da, Maria Zubimendi eta Garazi Navas (akordeoiak). “Musikenen elkar ezagutu ondoren sortu zuten proiektuak akordeoi bikotearen aukerak muturreraino eramatea du helburu eta orkestra-musikaren kolore eta testurak duoaren bidez berrasmatzea.”

Azkenik, abuztuaren 27an, Carles Puig (Biolina), Teresa Lli (txeloa) eta Jorge Mengotti (pianoa) musikariek osaturiko Trio Rodin taldeak itxiko du Musikaldia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button