
Uztailaren 9, 10 eta 11n, XXX Bertso Astea antolatu dute Zarautzen.
Bihar, uztailak 9, abiatuko da ekimena 22:00etan antolatu den Bertso musikatuak saioarekin. Tokia berezia izango da: Basarriren bustoaren aurrean.
Hurrengo egunean bertso-pelota antolatu da Frontoi Txikin. Bertan, honako bertsolariak arituko dira: Urretxu-Zumarragako bertso-eskolako Uxue Fernandez eta Beñat Torres Motxian-Etxebeltzeko Maddi Etxeberria eta Julen Zulaikaren aurka. Epaileak eta botileroak ere egongo dira. Urko Arakistain eta Aner Peritz jardungo dira epaile, eta Antton Fernandez eta Jakes Etxeberria botilero.
Horren ostean, 22:00etan, bertso-desapiyua izango da Torre Luzeako parkean. Adei Urbitarte, Hodei Iruretagoiena eta Urko Arakistain arituko dira Uxue Fernandez, Beñat Torres eta Antton Fernandezen kontra.
Larunbatean amaiera emango zaio egitarauari da Alde Zaharreko tabernetan zehar egingo den Txepelketarekin. Ondoren, bazkaria antolatu dute Urpekoak elkartean.



