
Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak Bertsopaper Lehiaketa antolatu dute, “bertsolaritza eta bertso jarrien idazketa bultzatu eta sustatzeko helburuarekin”.
Hiru kategoria ezarri dira, eta horietako bakoitzean, hiru sari. Aurkeztutako lanek gai eta neurri librea izango dute, euskaraz idatziak izan behar dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Halaber, bertsoen doinua zehaztu beharko da.
Epaimahaia bertsolaritzaren arloko hiru adituk osatuko dute, Nafarroako Bertsozale Elkarteak izendatuta. Saria nori eman behin ebatzi eta gero, egileek saritutako lanak argitaratzeko baimena emango diete Iruñeko Udalari eta Nafarroako Bertsozale Elkarteari, lehiaketa ebatzi eta urtebeteko epean.
Nafarroan jaio edo Nafarroan bizi diren egileek hartu ahalko dute parte, eta beren lanak aurkezteko epea azaroaren 27an amaituko da.
Kategorien gaineko informazioa, sariak, eta bestelako jakingarriak hemen kontsultatu ahal dituzue.



