
Bi saio izango dira asteburu honetan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren barruan. Larunbatean Donapaleun izan da laugarren saioa, eta igandean, Tolosan, bostgarrena.
Donapaleuko Airetik gelan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako laugarren saioa egin dute Eneko Lazkoz Martinez, Iñaki Viñaspre Simon, Maider Arregi Markuleta, Oihana Iguaran Barandiaran, Saioa Alkaiza Guallar eta Sarai Robles Vitas bertsolariek.
Saioa Alkaizak bildu ditu puntu gehien eta zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara; Larraun-Lekunberrin kantatuko du urriaren 24an.
Atzo, Tolosako Usabal Kiroldegian bildu ziren norgehiagoka Aitor Servier Etxexuri, Amaia Iturriotz Etxaniz, Eli Pagola Apezetxea, Julio Soto Ezkurdia, Oihana Bartra Arenas eta Unai Mendiburu Valor. Julio Soto izan da onena eta finalaurrekoetarako zuzeneko txartela eskuratu du, eta Miarritzen kantatuko du azaroaren 14an.
Datorren asteburuan lehenengo faseko azken bi saioak izango dira Gotaine-Irabarnen eta Agurainen.



