IKUS-ENTZUN

“Umorea Labur” Arrigorriagako Film Laburren Jaialdiaren 25. edizioa

Lanbarri Kultur Elkarteak  Umorea Labur Arrigorriagako Film Laburren Jaialdiaren 25. edizioan izena emateko epea ireki du. Hala, lanak urriaren 31 baino lehen bidali behar dira. Jaialdia abenduaren 14etik 19ra egingo da.

Lehiaketan umorea zabaltzen duten film laburrak lehiatu ahal izango dira. Baldintza hori betez gero, deialdia edozein zinemagileri irekita dago. Film laburren gaia librea da, baita zein teknikatan egin diren ere (irudi erreala, animazioa, infografia…). Euskara edo gaztelania ez den beste hizkuntza batean badator lana azpitituluekin bidali beharko da gaztelaniaz edo euskaraz. Filmek gehienez 25 minutu iraungo dute, kredituak barne.

Lehiaketara edozein formatutan filmatutako filmak aurkeztu ahal izango dira, baldin eta gutxieneko kalitatea badute eta 2025eko urtarrilaren 1az geroztik ekoitzi badira.

Aurkeztutako lanak Sail Ofizialetan lehiatuko dira, ekoizpen lekuaren arabera: Karkar (euskalduna), Jaja (estatukoa), Haha (nazioartekoa).

Betebehar guztiak hizkuntza askotan, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button