
Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren azken kanporaketa jokatu da eta Naroa Iturrioz zornotzarra izan da txapelduna horretan.
Txapelketak lau kanporaketa izan ditu, eta guztiak amaituta, datorren maiatzaren 30ean, Aulestiko frontoian jokatuko den finalean abestuko duten gazteen izenak jakin dira, hauexek: Amaiur Betanzos Caminos (Bilbo), Eider Fernandez Aranburu (Bermeo), Helene Yerga Bollegui (Bermeo), Iradi Barrenetxea Akesolo (Artea), Izaro Pagalday Aburto (Zornotza), Jon Abasolo Sarralde (Munitibar), Maddi Aurtenetxe Bustinza (Zornotza) eta Naroa Iturrioz Lauzirika (Zornotza).
Maiatzaren 30ean, goizeko 10:00etan eskolarteko nagusien idatzizko finala izango da, eta horren ostean, 11:30ean, bat-bateko finaleko gazteak norgehiagoka arituko dira.



