ESZENA

Asteburu honetan “Clown Zorrotza” programa Bilbon

Maiatzaren 7tik 9ra bitartean, Bilboko Udalak Clown Zorrotza programaren beste edizio bat egingo du. Antolatu diren bost ikuskizunak Zorrotzako Azoka Parkean egingo dira. Hitzordu guztiak doakoak izango dira eta adin guztietako pertsonek horietaz gozatzeko pentsatuta daude.

Bihar, maiatzak 7, abiatuko da ekimena 19:00etan, ManoAmano taldearen Kinematos piezarekin. Akrobata-duo bat sei metroko altueran arituko da. ManoAmano zirku-konpainiak erakusten du akrobaziak forma berria hartzen duela airera eramaten direnean. Bi kideek lengoaia akrobatikoa egiten dute umorez, gozotasunez eta bihurrikeriaz baliatuz. ManoAmano konpainiak ez du hegan egiten, badaki inoiz ez duela egingo, baina sarritan saiatzen da.

Maiatzaren 8an, Labú taldeak Triplete egingo du, eta horren ostean El Mono Habitadok El juego de la boca saioa.
Igandean bi saio ere antolatu dira: 18:00etan, Improlocura Agro the Clown taldearena, eta 19:00etan, Domte, Nacho Floresena.

Xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Show More

Related Articles

Back to top button