ARTEA

Arte proiektuak ezagutarazteko programa

Montehermoso Kulturuneak eta EHUko Arte Ederren Fakultateak zabaldu duten MH+UPV/EHU. Arte proiektuak ezagutarazteko programa deialdian proiektuak aurkezteko epea azken egunetan da, izan ere, maiatzaren 8an amaituko da.

Deialdi honen xedea da sorkuntza artistikoko lau proiektu hautatzea da ekoizpen-fase aurreratuan daudenak, 2027an zehar Montehermoso Kulturuneko Jovellanos aretoan bakarkako erakusketetan aurkeztu ahal izateko.
Banaka nahiz taldeka aurkeztu ahal izango dituzte proiektuak EHUko Arte Ederretako Fakultateko bigarren zikloan, graduondoko ikastaroetan edo doktoretza ikastaroetan matrikulatutako ikasleek.

Montehermoso Kulturuneak 4.000 euro banatuko ditu hautatzen diren proiektuen egileen artean, eta diru hori honetarako erabiliko da: Obraren ekoizpenak eta garraioak eragindako gastuak; proiektuaren egilearen bidaiek zein egonaldiek eragindako gastuak, halakorik badago; obra ekoiztearen ondoriozko ordainsariak eta egile eskubideei dagozkienak; testu kuratorialak, kolaborazioak etab. Diru-hornidura horretaz gain, Montehermoso kulturuneak bertako azpiegitura, aholkularitza, baliabide teknikoak eta giza baliabideak jarriko ditu.

Hemen dituzue deialdiaren oinarriak.

Show More

Related Articles

Back to top button