LITERATURA

“Euskal Literatura Nafarroan” jardunaldiak

Euskaltzaindiak Euskal Literatura Nafarroan jardunaldiaren bigarren edizioa antolatu du asteburu honetan, hilak 8 eta 9,  Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren babesarekin. Jardunaldion xedea da “euskal literaturan eta Nafarroan bereziki sortzen diren lanak eta euskaraz idazten duten sortzaileak ezagutaraztea eta hauspotzea”.

Iruñeko Kondestablearen jauregian programatu diren ekitaldiak honako hauek dira: maiatzaren 8an, Zinema eta literatura ,18:30ean. Bertan, “zinemarako egokitu diren literatur lanak, egokitzapen prozesuan gainditu beharreko erronkak eta bestelakoak izango dira hizpide”. Horretarako, zinemaren eta literaturaren arloan eskarmentu handia duten Pello Lizarralde, Gaizka Izagirre, Imanol Rayo eta Begoña del Teso adituak bilduko dira.
Maiatzaren 9an, Poesiagintza berri bat zedarritzen izenburua duen poesia-errezitaldi bat antolatu da, 12:00etan. Bertan, Uxue Juarez, Hasier Larretxea eta Arantzazu Lizartza nafar poetek beraien poemak irakurriko dituzte. Alicia Erkuden harpa- jotzaileak girotuko du errezitaldia.

Show More

Related Articles

Back to top button