IKUS-ENTZUN

Euskal Zinemaren zikloaren barruan “Gure Sor Lekuaren bila” filma

Euskadiko Filmategiak Euskal Zinema zikloa jarri du abian ondareari eta emakumeek eginiko zinema ardatz hartuta. Guztira 16 film emango dira Gasteizen, Donostian eta Bilbon, apirilean, maiatzean eta ekainean.

Artium Museoan, Bizkaia Aretoan eta Tabakaleran honako film hauek pantailaratzen ari dira: Yoyes (Helena Taberna, 2000), Irrintzi (Mirentxu Loyarte, 1978), La capitana Alegría / Pour don Carlos (Musidora / Jaime de Lasuén, 1921) eta Fuego eterno (José Ángel Rebolledo, 1985).

Zikloaren ardatz bat ondarea da. Esparru horren barruan, Gure Sor Lekuaren bila (2015) lana proiektatuko da. Haren bidez, ziurrenik euskaraz erabat eginiko lehenbiziko dokumentalaren historia osatu du Josu Martinezek. “Ondare zinematografikoa berreskuratzea herri baten memoria kolektiboaren parte bat berreskuratzea ere bada. Horrexegatik da hain garrantzitsua arrasto zalantzagarri eta beti iradokitzaile horiek bilatzen dituztenen lana. 1956an estreinatu zen Hazparnen seguruenik euskaraz eginiko lehen dokumentala izandakoa. Ibilbide labur eta bitxi baten ondoren, galdu egin zen dokumental haren arrastoa. 50 urte baino gehiago igaro ondotik, ikertzaile batek gelditzen ziren informazio apurrak berreskuratzeari ekin zion, istorio hori osatzeko. Emaitza, film honetan ikusgai.”
Gaur, Gasteizen, 15ean, Donostian, eta 16an, Bilbon proiektatuko da pieza hori.

Show More

Related Articles

Back to top button