
Bihar, Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatu du errezitaldi bat Poetika zikloaren barruan. KM Kulturuneko Santa Teresa komentuko Ekitaldi Aretoan, Joseba Sarrionandiak Poemak eta irudiak izeneko errezitaldai eskainiko du 19:00etatik aurrera.
“Joseba Sarrionandiaren poemez egindako ikus-entzunezko laburrak ikusiko dira, autorearen azalpenarekin, irudiekin eta irudien inguruan lotuko duen elkarrizketa batean. Poema bakoitzaren atzean dirudiena baino bizipen, emozio eta gogoeta gehiago dago. Poema bakoitzaren atzean dagoen lana eta arnasa ezagutzeko aukera emango digu. Historia hori da Iurretako idazleak jende artean lehen aldiz kontatuko duena. Joseba Sarrionandiak bere olerkiekin eta bere olerkiei buruz hainbat zinemagile eta artistek egin dituzten bideo-poemak ekarriko ditu jendaurrera, baita lehen aldiz haietako batzuk ere, eta poema horien jatorrizko esanahi eta intentzioetara zabalduko du bere azalpena”.
Joseba Sarrionandia (Iurreta, Bizkaia, 1958) gure literaturak duen idazlerik nabarmenetako bat da. Bereak dira besteak beste, Ni ez naiz hemengoa, Marginalia, Hitzen ondoeza, Moroak gara behelaino artean, Narrazioak, Atabala eta euria, Ifarraldeko orduak, Gau ilunekoak, Lagun izoztua, Izuen gordelekuetan barrena, Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak, Hnuy illa nyha majah yahoo,….



