ESZENA

TontoLapiko Eguna, Durangon

Apirilaren 3an, TontoLapiko Egunaren 5. edizioa egingo da Durangon, eta bertako Landako gunean eta Plateruenan hamar emanaldi egingo dira. Bertaratzen direnek Durango clown eta umorearen erreferente bihurtuko duten ikuskizun eta animazioez gozatu ahal izango dute.

Guztira lau emanaldi-gune izango dira, inguru berean banatuta, eta bost konpainiak hamar emanaldi eskainiko dituzte egun osoan zehar.

Jardunaldia CIE Benoît Charpe konpainiaren Les Zèles D’Obus ikuskizunarekin hasiko da Emanaldia 12:00etan eskainiko da eta 19:30ean errepikatuko da. Ondoren, 13:15ean, Las Polis konpainiaren txanda izango da Las Polis ikuskizunarekin. Hurrengo ikuskizuna José Luis Redondoren Arriba izango da eta 17:00etan izango da  ikusgai.
18:15ean, Cía Jimena Cavallettiren B.O.B.A.S (Banda Orquestal Benéfica de Actos Sepulcrales) ikuskizuna eskainiko da. Ikuskizun horrek hainbat sari jaso ditu: Mostra d’Igualada 2024ko Publikoaren Saria, Arca 2023ko Publikoaren Saria, Fetén 2024ko Kale Ikuskizun Onenaren Saria eta Umore Azoka 2023ko Nazioarteko Ikuskizun Onenaren Saria.
Horiez gain, Karrikaren proposamena, Parkingdarrak II ikuskizuna, bost aldiz ikusi ahalko da: 12:00etan, 14:00etan, 16:30ean, 18:00etan eta 19:00etan.
Gainera egun osoan zehar, Badut Teatroa arduratuko da kale-animazioaz.

TontoLapiko Egunaz gozatzeko aukera ederra duzue!

Show More

Related Articles

Back to top button