BESTELAKOAK

Gernikako bonbardaketaren errepresentazio kulturalak

Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan (MHLI) EHUren ikerketa taldeak, Udako Ikastaroen baitan Nazioarteko Kongresu bat antolatu du: Gernika(k)/Guernica(s). Trauma historikoaren birsemantizazioak, eta Gernika-Lumon egingo da, gau eta bihar, ekainaren 13 eta 14an, zehazki Elai-Alai eta Euskal Herria museoan izango dira hitzaldiak. Amaierako itxiera ekitaldia, aldiz, Gernikako Batzar etxean izango da.

Kongresuaren ardatz izango dira Gernikako bonbardaketaren errepresentazio kulturalen eta Pablo Picassoren koadroaren eguneratze eta fenomeno transmedialen inguruko hausnarketak. Kongresua irakasle, ikasle, ikertzaile zein sortzaileei bideratua dago, eta euskal ikertzaileak zein nazioartekoak bilduko ditu. Hizlarien artean, Stefanie Schüler-Springorum (Technische Universität Berlin), Xabier Irujo (CBS), Maitane Ostolaza (Université de Perpignan) eta beste hamaika aditu izango dira bertan.

Antolatzaileek adierazi duten moduan, Kongresurako espresuki sortutako hainbat proposamen artistikoren berri ere jaso dute: batetik, Xabier Erkiziaren Aire Errea erakusketa Gernikako Bakearen Museoan; bestetik, Artearen memoria hezkuntzan proiektuaren erakusketa Elai Alai Aretoan; eta azkenik, Gernika(k)/Guernica(s) kongresurako Arte Ederretako ikasleen artean egin zen kartel lehiaketaren erakusketa Euskal Herria Museoan.

Halaber, Gernikako Bakearen Museoak antolaturiko memoria-lekuetan barna ibilbide gidatua egiteko aukera izango dute parte-hartzaileek, bai eta ikertaldeak antolatutako hiru erakusketak bisitatzeko ere.

Informazio guztia, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button