MUSIKA

“Iparhots” musika egonaldia

Euskal kultur erakundeak, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Musika Bulegoak 2023an martxan jarritako egonaldi artistikoen bigarren edizioa abian da, eta izena emateko epea uztailaren 1ean amaituko da.
Ipar Euskal Herriko musika sortzaileei zuzenduta dago eta helburua sormen eta ekoizpen prozesuetan laguntzea da.

Deialdian euskaraz kantatzen duten ipar Euskal Herriko (Lapurdi, Baxenabarre, Zuberoa) edozein musikarik parte har dezake, “beti ere lan diskografiko berriak edo zuzeneko emanaldi bira berriak bultzatzeko asmoa duten proiektuei lehentasuna emanez.”

Deialdiaren emaitza arin jakinaraziko da, eta izan ere, epea amaitu eta uztailaren 3an jakitera emango da emaitza.
Programaren  nondik norakoak eta xehetasunez: Iparhots

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button