MUSIKA

Beltza Weekend Jaialdia irailerako prest

Iruñean egingo da musika beltzaren soinu-esparrua zabaltzen duen Beltza Weekend jaialdiaren seigarren edizioa, irailaren 5, 6 eta 7an. Programazioa ondu dute antolatzaileek eta guztira sei taldek osatzen dute aurtengo kartela.

Stone Foundation izango da jaialdian, soul eta funk talde britainiar bikaina, 25. urteurrena ospatzeko Europako bira zabal batean murgilduta dagoena. Euskal Herriko kontzertu bakarra izango da talde honena.
New Yorketik Daddy Long Legs iritsiko da. Brian Hurd aka Daddy Long Legs da taldeburua, eta “bere harmonika erretzaile eta frenetikoarekin egindako koktel lehergarria buruan lehertuko zaizue”.
The Tibbs taldea ere bertan izango da Keep It to Yourself lan berria aurkezteko. Adituen ustetan, soul klasikoko Europako talderik onenetakoa da.
Erresuma Batutik ere Aisha Khan R & B, Jazz eta Blues taldeetako abeslaria, The Rajahs bere talde bikainarekin batera iritsiko da. Nazioarteko lau talde hauek Zentral aretoko kontzertuen protagonista izango dira ostiralean, hilak 6, eta larunbatean, hilak 7.

Eta horiez gain, beste bi kontzertu antolatu dira: lehena irailaren 5ean izango da, eta Moisés No Duerme eta bere talde berria izango da protagonista, eta bigarren emanaldia Ska eta reggaea maite duen Les Testarudes talde kataluniarrak egingo du. Irailaren 7an egingo da.

Informazio osoa: Beltza Weekend.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button