MUSIKA

Uztailaren lehen egunetan, Getxo Jazz

Uztailaren 3tik 7ra, Getxok Jazz jaialdiak Euskadiko jazz zirkuituari hasiera emango dio, eta  bost egunez 17 saio eskainiko dira Muxikebarri zentroan eta Algortako Geltokia plazan.

Aurten programatu diren kontzertuak musikako izen handiek emango dituzte, tartean, Stacey Kent, Hiromi, James Carter, Bill Frisell eta Kurt Rosenwinkel. Ordainezko kontzertuez gain, Talde Lehiaketako talde gazteen emanaldiak, Hirugarren milurtekoa atala, eta familientzako kontzertuak osatuko dute jazz programazio guztia.

Lehen kontzertua James Carterrek (1969, Michigan) egingo du. “90eko hamarkadan sortutako saxofoi jotzailerik harrigarrienetako eta originalenetako bat da artista estatubatuarra, saxo-mota guztiak menderatzen dituena, altutik baritonoraino, eta klarinetean eta klarinete baxuan ere aditua dela”. Hurrengo egunean, hilak 4, Hiromi Uehararen (1979, Hamamatsu) txanda izango da. “Egungo eszenako pianistarik originalenetako bat da, eta bere sormen-energiak jazzaren, musika klasikoaren eta poparen mugak zeharkatzen ditu”.
Uztailaren 5ean, Kurt Rosenwikel (1970, Filadelfia) gitarra-jotzaile ospetsuaren txanda izango da. Berarekin, Mark Turner saxofoi-jotzailea, Ben Street baxu-jotzailea eta Jeff Ballard bateria-jotzailea arituko dira.
Larunbatean Stacey Kent (1968, New Jersey) izango da protagonista. Bere errepertorioa swing klasikoetatik bossa nova-raino zabaltzen da, chanson frantziarraren kanta erromantiko ezagunenetako batzuen moldaketak barne.
Azkenik, uztailaren 7an, Bill Frisell (1951, Baltimore) artistak itxiko du jazzaldia.

Beste aldetik, Algortako Geltokia plazan Hirugarren Milurtekoa ataleko kontzertuak (19:00) izango dira, eta nagusiki artista gazteak arituko dira.

Egun horietan izango diren bestelako kontzertuak eta abar: Getxo Jazz

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button