
Hondarribiko Amua Film laburren jaialdiaren V. edizioa azaroaren 13, 14 eta 15ean izango da. Aurtengo edizioan aurreko edizioan gehitutako atal berria ere mantenduko Amua Eitb Bideoklip Lehiaketa, gure musika-eszenaren funtsezko zutabeak diren Euskal Herriko bandek egiten duten lana ikusarazteko proiektua.
Atzo abiatu zen ekimena film laburren I. saioarekin eta The Excitements taldearen kontzertuarekin.
Gaur, hilak 14, banda batek hartuko du protagonismo osoa: EZEZEZ. Izan ere, 10:00etan, ikastolentzako kontzertua egingo du taldeak, Amua Txiki saioaren barruan. Oraingoan, taldeak kontzertu berezia eskainiko du ikastoletako ikasleak Euskal Herrian sortutako musikara hurbilduko dituena.
Arratsaldeko 19:00etan, film laburren II. saioa egingo da, eta horren ostean, 22:00etan, EZEZEZ taldeak bere zuzeneko potentea eskainiko du beste behin.
Larunbatean, binilo-azoka egingo da egun osoan zehar (11:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 20:00etara). Gero, Queen: Live In Wembley filma ikusteko parada eskainiko da, eta gauean, Anari Joseina Etxeberriarekin mintzatuko da, honetaz eta hartaz, Musikeroa saioan.
Informazio gehiago: Amua.



