ESZENA

Antzerkiño, Abadiñoko Antzerki Jaialdia

Antzerkiño, Abadiñoko Antzerki Jaialdiaren 10. edizioa egingo da herri horretan azaroaren 15etik 23ra. Abadiñoko Udalak Banarte Antzerki Taldearekin eta Txanporta Kultur Klubarekin elkarlanean antolatzen du jaialdia, eta guztira bost saiok osatuko dute programazioa.

Antzerkiño jaialdia azaroaren 15ean hasiko da, Khea Ziater taldearen Scrooge eta Mamuak izeneko lanarekin. Lan horretan diruarekin obsesionatuta dagoen Ebenezer Scrooge bankari berekoi eta zekenaren istorioa kontatzen da. Piezan Scroogek bere iragana berpiztuko du, orainaz jabetuko da, eta espero duen etorkizun tristeari erreparatuko dio. Hala ere, azkenean, mamuekin egingo dituen bidaiei esker, Scrooge eskuzabal, bizi eta maitagarri bihurtuko da.

Hurrengo saioan, hilak 16, Tela Marinera taldearen El inconveniente oholtzaratuko da; 21ean, Hil da jainkosa pieza izango da protagonista, Taula taldearena; 22an, Txalo Produkzioak Artea lana egingo du; eta azkenik, 23an, 5 segundos y 120 kilos antzezlanarekin amaituko da Antzerkiño jaialdia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button