
Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen eta Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak sustatutako ZINEXIT-Giza Eskubideen XIV. Zinema erakustaldiaren azken egunean gaude. Azkuna Zentroko Golem Zinema-aretoetan ikusgai izan dira makina bat film azaroaren 10etik 14ra arte.
Hamabosgarren edizio honetan, Zinexitek “gure ekintzen ondorioei buruzko eztabaida sortu eta hausnarketa kolektiboa sustatu nahi du, askotariko begiradak partekatuz eta gizarte gisa interpelatzen gaituzten gaiak mahai gainean jarriz. Giza Eskubideen eta horiek posible egin dituzten borroken pedagogia egiten duen hitzordua”. Zineforuma egin da saioen ostean ikus-entzuleei irekitako solasaldi batekin. Film bakoitzean landutako gaietan sakondu dute adituek eta protagonistek.
Gaur, Orson Wellesen Touch of Evil filmak itxiko du Zinexit jaialdia. Azkuna Zentroko Golem zinema-aretoetako 4. aretoan proiektatuko da, 19:00etan.
Antzezle talde ikaragarria eta botereari eta ustelkeriari buruzko intriga kriminaleko istorio konplexua dituen Wellesen maisulana Carmen Muñoz zinemazale feministak aurkeztuko du. Nabarmentzekoa da haren hasierako plano ikusgarria, teknika eta eszenaratzea menderatzearen adibide ikaragarria, eta, zalantzarik gabe, zinemaren historiako hasierarik onenetakoa dena.



