IKUS-ENTZUN

Afrikako zinemak: Historiaren oihartzunak

Nafarroako Filmotekan Afrikako zinemari errepaso egingo diote Afrikako zinemak: Historiaren oihartzunak zikloarekin. Aurten, Burkina Faso, Ruanda, Sudan eta Keniatik datozen tituluak ikusteko abagunea eskainiko du Filmotekak hil honetako ostiraletan.

“Zinema-bidaia proposatzen dugu edizio honetan, zinema-estilo eta – generoen erabileran maisutasuna, zabalpen unibertsala duten istorio intimoak kontatzeko heldutasuna eta, ekoizpen independentetik abiatuta, beste pantaila batzuetatik eskuraezinak diren errealitateak ezagutzeko irrikan dauden ikusleak konektatzeko eta gogoeta egitera behartzeko trebetasuna ospatzeko.”

Joan  den asteko saioan, Dani Kouyatéren Katanga – la danza de los escorpiones filma pantailaratu zen.
Bihar, hilak 14, Didy (2024) pieza ikusi ahalko da. Argazkien bidez Ruandara itzultzean, eta bere izeben eta amaren lagunen oroitzapenen bidez, zuzendariak euren bizitzak gerrengatik eta HIESagatik eraldatzera behartutako emakumeen belaunaldi oso baten historian murgiltzera bultzatuko gaitu.

Azaroaren 21an, Goodbye Julia (2023) lana eskainiko da, eta azkenik, azaroaren 28an, After the Long Rains (2024) titulu ederreko filma ikusteko aukera egongo da.

Bestelako datuak Nafarroako Filmotekak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button