
Bosgarren urtez, Ibilki programazioari esker, hainbat antzerki lan ikusi ahalko dira ipar Euskal Herrian, datorren urteko maiatzera bitartean.
Beste behin ere, Euskal kultur erakundeak euskarazko antzerkiaren hedapena sustatuko du ipar Euskal Herrian. Hortaz, datorren urteko maiatzera bitartean lau antzezlan aurkeztuko dira herri ezberdinetan: Huts Teatroaren Hozkailua, Xake Produkzioaken Mami Lebrun, Tanttaka Teatroaren Muxua eta Borobil Teatroaren Jokoz Kanpo.
Obra hauek, data ezberdinetan, Larresoro, Maule, Beskoitze, Donibane Lohizune, Biarritz, Bidarte eta Hendaiatik pasatuko dira.
Azaroaren 1ean izango da lehen saioa, Larresoroko herriko gelan, 18:00etan. Bertan, Huts Teatroak Hozkailua oholtzaratuko du eta Xake Produkzioak Mami Lebrun.
Egitarauaren data eta bestelako zehaztasunak, hemen begiratu ahal dituzue.



