ESZENA

LABO XL7, Donostiako espazio eta hizkuntza eszeniko berrien jaialdia

LABOk arte eszeniko garaikideen proposamenak (dantza, antzerkia eta zirkua) eta euren sortze-prozesuak aurkezteko leku bat eskaini nahi du.

Aurten, ekimena lau egunetan garatuko da, eta arte eszenikoen sektoreari zuzendutako jardunaldi profesionalez gain, proposamen eszeniko abangoardistaz beteriko programazioa ere ekarriko du etatradizioan, sustraietan eta folklorean oinarritzen diren ekoizpenetan jarriko du arreta.

Gaur berton abiatuko da jaialdia, eta inaugurazioaren ostean Komorebi Produkzioak Zuloa pieza eskainiko du. Arratsaldean, sortze-prozesuan dauden piezak eskainiko dira, tartean, Alba Fernándezen Monte, Arantza Iglesias & Ane Garcíaren M eta Fran Sieiraren BenQuereres.

Igandera arteko programazio guztia zertan den jakiteko: LABO

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button