MUSIKA

Rockein lehiaketaren irabazleak jakinarazi dituzte

Rockein lehiaketaren 13. edizioaren irabazleak jakinarazi dituzte: Bilbon egoitza duen Reeler rock alternatiboko laukotea izan da Rockein talde eta bakarlarien musika-lehiaketaren 13. edizioaren sari nagusiaren irabazlea. Horretaz gain, Silkat Hego Uribeko talderik onena izendatu dute; Alas Glowk Bizkaia saria irabazi du; Marmitako Trap Bandak euskarazko artistarik onenari saria; eta Laztana Laztanak, Eskarabilera saria.

Aipagarriak dira euskarazko taldeak: Marmitako Trap Banda, urban-rap proiektua aurrera atera nahi duena, eta Laztana Laztanak, elektronika beste genero batzuekin fusionatzen dituen euskarazko proiektua. Bi talde horiek kontzertua egingo dute  MAZ Basauri 2026 festibalean.

Edizio honetako epaimahai profesionala ondoko pertsonek osatu dute: Nara Pinto (Primavera Sound festibalean promotore); Jon Agirrezabalaga (El Tigre Studios-en ekoizle eta soinu-ingeniar eta musikari eta konpositore); Ibone Iza (BIME Pro-ko edukien arduraduna); Iker Bárbara (MondoSonoro musika-komunikabidearen Euskal Herriko eta Errioxako edizioaren koordinatzaile); eta Jon Zugazagoitia (Basauriko Udaleko Gazteria, Kirol eta Informatika zinegotzia).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button