BERTSOTAN

Bertsolari Gazteen Sariketako finalaurrekoak hastear dira

Bertsolari Gazteen XXXIII. BBK Sariketako azken kanporaketa jokatu da aste honetan Durangon. Hortaz, lehen lau saioak jokatu dira, eta horrek esan nahi du kanporaketen fasea amaitu egin dela.

Orain, finalaurrekoen fasea helduko da, eta hain zuzen ere, datorren astelehenean lehenengo saioa egingo da Mungiako Mugire txokoan, arratsaldeko 18:00etan. Bertan, Ari garela, ari garela eta Etazetak taldeak arituko dira.
Bigarren finalaurrekoa Gernikan izango da, Elai-alai aretoan, azaroaren 19an. Saio horretan, Oizpeko pantolluk, eta Txikitin parian taldeak arituko dira bertsotan. Gazteen sailean izango dira saio bi horiek.

Nagusienen mailan, ostera, Maiixo eta Zerobi taldeak hartuko dute parte Mungiako finalaurrekoan, eta Gernikako saioan, Bizkaiko kopla gaztiek, Mabe eta Piromanak taldeak arituko dira kantuan.
Finalaurreko hauetan sailkatzen diren taldeak aurrez-aurre arituko dira Zornotzan, Zelaieta zentroan, abenduaren 4an jokatuko den finalean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button