BERTSOTAN

Señora Sariketaren IV. edizioaren irabazlea, Jone Uria

Dakizuenez, Señora Sariketaren IV. edizioa jokatu zen ekainaren 8an Portugaleten. Bertan  Zortzi bertsolari aritu ziren emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko identitateei ikusgarritasuna ematea helburuz. Bertsolariok Haira Aizpurua Ibargarai, Jone Uria Albizuri, Maialen Akizu Bidegain, Ane Zuazubiskar Iñarra, Araitz Katarain Mugarza, Ibai Lekuona Darceles, Eukene de Los Aires Amundarain, eta Irati Majuelo izan ziren.

Egun osoko egitarau gozagarriaren ostean, bertso-saioa eta sariketa etorri zen, eta norgehiagoka horretan, Jone Uria Albizurik irabazi zuen IV. Señora Sariketa Haira Aizpurua Ibargarairekin buruz burukoa jokatu ostean. Horrezaz gain, Eukene de los Aires Amundarainek hartu zuen Tokado saria, bihotzera gehien iristen den bertsolariari ematen zaiona.

“Emakumeei zein azpiratutako identitateei ikusgarritasuna emateko helburuz sortu zuten  Señora Sariketa duela lau urte; belaunaldien eta lurraldeen arteko aliantzak sustatuta, betiere.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button