
Bosgarren urtez jarraian, Kultur Leioak eta Artedramak elkarlanean, Kultur Maratila euskal sorkuntzez osatutako programa antolatu dute otsailaren 25tik 28ra.
Lau egunez euskal sorkuntza eszenikoaz gozatzeko parada egongo da ekimen honekin. Otsailaren 25ean, Anodino Teatro taldeak Zerura eroria izeneko lanaren estreinaldia egingo du, 20:30ean. Hurrengo egunean, otsailaren 26an, Khea Ziater-ek Malmö obra eszenaratuko du ordu berean. Egun horretan ere, Harkaitz Cano, Petti eta Joxan Goikoetxea hirukoteak Gau beranduan izeneko ikusgarria egingo dute 22:00etan.
Otsailaren 27an, larunbatean, Idurre Azkue eta Joseba Irazokiren txanda izango da Dantza gurea saioarekin. Gauean ere musikaz gozatzeko parada egongo da Joseba B. Lenoir kantariaren kontzertuarekin. Otsailaren 28an, azken egunean, Txalok Heroiak egingo du.



