LITERATURA

Hitzaren Eskola, hitza bera erdigunean jarrita

Hitzaren Eskolak 2019an hasi zuen bere ibilbidea Azpeitian, Dinamoa sormen gunea ireki zenean. Orain arte lau edizio burutu ditu ekimenak, eta aurten bosgarrena izango da.

Ekimenaren bultzatzaileek esan duten moduan: “Hitzari eremu bat eskaini genion Dinamoan, eta eremu horretako proiektu ardatza da Hitzaren Eskola. Hitza bera erdigunean jarrita egin dugu eskola hau. Ez diziplina bat, bere tresna eta teknika espezifikoekin, baizik eta hitza bera, bere ertz guztiekin, bere ahal izugarriarekin, bere izaera eta aukera guztiekin. Eta horretarako, hitza euren jardunean era batera edo bestera presente daukaten jendeak ekarri ditugu eskolak ematera, hitzaren ahozko nahiz idatzizko alderdiak lantzeko, eta adierazpide bakoitzak besteak nola aberastu ditzakeen ikusteko, betiere osotasun baten bila: hitzaren jabe egitea belaunaldi berriak, hitza hartzeko bidea jartzea. Hizkuntza da gure ardatza. Euskara, beraz. Eta hizkuntzaren lanketa kaleidoskopiko batekin sinistuta gaude aberatsago izango garela, tresna hobeak izango ditugula mundua gure hitzekin kontatzeko”.

Hitzaren Eskolak lau irakasle eta beste hainbeste irakasle gonbidatu izaten ditu. Aurten ere, irailean hasiko da HE5, irakasle hauekin: Miren Amuriza, Ibon Aranberri, Maialen Berasategi eta Koldo Izagirre. Irakasle gonbidatuak hauxek izango dira: Amaia Egidazu, Miren Jaio, Isabel Etxeberria eta Amagoia Gurrutxaga.

Interesa izanez gero, izen ematea ekainaren 13tik uztailaren 15era arte izango da zabalik.

Informazio guztia: Hitzaren Eskola.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button