ARTEA

Ideal estetikoa eta iruditeria plastikoa

San Telmo Museoak Elkarrizketa bat: Chillida eta arteak.1950-1970 izeneko erakusketa aurkeztu du. Irailaren 29ra arte ikusgai izango den mostra horrek euskal eskultorea bere garaiko arteekin harremanetan jarriko du.

Erakusketak Chillidaren sormen unibertsoa aurkeztu nahi du esparru zabal batean, eta 1950 eta 1970 bitartean zentratuz. Garai hartan, eskultoreak “bere ideal estetikoak eta bere iruditeria plastikoa” definitzen hasi zen.
“Une jakingarria izan zen, gainera, eskulturaren historian: izan ere, orduantxe atera zen mende ia oso bateko lozorrotik eta berpiztu zen arte berri eta erradikal bihurturik. Eta, azkenik, sortze-urteak izan ziren Chillidarentzat, orduan eraiki baitzuen arteari buruzko bere ikuspegi pertsonala.”

30etik gora bildumatatik ekarritako piezak elkartu dira bertan, guztiak diziplina ezberdinetakoak, eskultura, argazkigintza, pintura, dantza, zinema edo moda tartean. Erakusketa hainbat eremutan egituratzen da, eta horietan aztergai izango dira “artistak lotzen zituzten esperientziak, bilaketak, gustuak edo obsesioak, eta, horrela, bata bestearen inspirazio izan ez arren, garai hartan airean zegoena marrazten dute”.

Chillidaren eskulturak eta marrazkiak elkarrizketan ageri da XX. mendeko maisu handiekin, hala nola, Picasso, Miró, Arp, Julio González, Richier, Lobo, Giacometti, Motherwell, Millares, Dubuffet, Moore, Hepworth, Meadows, Smith, Jacobsen, Caro, Beuys, Chamberlain, Mendiburu, Hantaï, Asins, Aurelia Muñoz, María Paz Jiménez, Villèlia, Bosshard, Lardera, Ozu, Bresson, Cartier-Bresson, ….
Guztien artean, garai hartako nazioarteko abangoardiaren mapa bat osatzen dute.

Makina bat jarduera paralelo izango dira erakusketak irauten duen bitartean, tartean, hazaldiak edota bertso saio bat.

Horren gaineko informazio guztia San Telmo Museoak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button