IKUS-ENTZUN

Euskal Herriko zinemaren historiaz

Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak BASQUE. Zinema liburua idatzi eta Etxepare Euskal Institutuak argitaratu du. Euskara eta euskal kulturari eskainitako BASQUE. bildumaren barruan ikusi du argia ale berriak.

Argitalpenaren bultzatzaileek adierazi duten moduan, “kulturaren eskutik, euskararen lurraldean tradizioa eta abangoardia nola uztartu diren jasoko duzu. Kulturaren leihotik, bertakoaren eta kanpokoaren topalekua erakutsiko dizugu. Kulturaren taupadatik, nondik gatozen, non gauden eta nora goazen jakiteko aukera izango duzu. Liburu sorta hau abiapuntu bat da, zugan jakin-mina eragin eta euskal kultura sakonago ezagutzeko gogoa piztea du helburu”.

Kasu honetan aukeraturiko diziplina zinema izan da, eta bertan, Euskal Herriko zinemaren historia aberatsa dokumentatzen da, “lurraldeko lehen zinematografoaren sorreratik hasita eta euskarazko zinemaren nazioarteko arrakasta garaikideraino”.
Lan horretan ikertu egin da euskarazko lehen filma, Gure Sor Lekua, bai eta azken urteotako ekoizpen handiak ere, hala nola Handia filma saritua.
Tartean, bestelako gaiak ere aztertu egin dira, hala nola, “babes publikoko politiken eragina euskal zinemagintzan, Donostiako Zinemaldia eta Euskadiko Filmategia bezalako erakunde garrantzitsuen eragina, eta euskal zinemak hainbat garai historikotan izan duen bilakaera”.
Lana iraganean eta etorkizunean ere murgildu da, lorturikoa eta aurretik diren erronkak argitzen saiatzeko.

Etxepare Euskal Institutuak bildumaren gaineko datu gehiago ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button